XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. KAPITULUA

MALKO-URMAHELA

Bitxia baino bitxi gehiago oihu egin zuen Alicek (hain harrituta zegoen non une batez erabat ahaztu bait zitzaion ondo hitz egitea); orain inoiz izan den teleskopiorik handiena bezala luzatzen ari naiz!

Adio, oinak! (izan ere, bere oinei begiratu zienean ia bistaz kanpo zeudela ematen zuen, hainbeste urruntzen ari ziren).

O, nere oin txiki gaixoak, jakin nahi nuke nork ipiniko dizkizuen orain zapatak eta galtzerdiak, maiteak!

Ziur nago ni ez naizela gauza izango!

Urrutiegi egongo naiz zuetaz arduratzeko.

Ahal duzuen era onenean konpondu beharko duzue... baina atsegina izan behar dut haiekin pentsatu zuen Alicek, edo agian ez dute nik nahi dudan bidea ibili nahi izango!

Ea ba: bota berri pare bat emango diet Gabon guztietan.

Eta segitu egin zuen berekiko planeiatzen nola konponduko zen.

Norbaitek eramateko agindu beharko dut, pentsatu zuen; eta ze dibertigarria dirudien nork bere oinei erregaluak bidaltzea!

Eta ze arraroak izango diren helbideak:

Aliceren Eskuineko Oin Jauna

Tximiniako Tapiza

sutondoan,

(Aliceren maitasunez).

Ai ene, nolako zentzugabekeriak esaten ditudan!"

Justu orduan, Aliceren buruak gelako sabaiaren kontra jo zuen; izan ere, bederatzi oin pasako altuera zeukan orduan, urrezko giltza txikia jaso zuen segituan eta lorategiko atera abiatu zen presaka.